XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horixe, Kristoren jaia izan zen, herri osoa bilduta, hantxe, arbolaren inguruan bazkaltzen... eta gero denok dakizuena gertatu zen, painelu koloredun haiek, gure gainean erortzen hasi ziren, eta gu poz batean, nork bere kolore kuttuneko painelua aukeratuz.

- Jobe, hura bai izan zela guai - poztu zen Marijo - gogoratzen naiz Prexepek bere trikitixa hartu eta jotzearekin batera, gehienok dantzan hasi ginela painelu eder haiek soinean!

- Eta festa ondoren, gogoratzen al zarete zuhaitzaren agerpenaz zabaldu zen teoriaz?

- Bai noski - segituan Iñaki Marmar - jendeak esaten zuen, zuhaitza han agertua zela gure arteko festak animatzeko, guk hantxe egun-pasak egin eta painelu haiekin alai jantzita dantza egiteko.

Eta niri dagokidanez behintzat, zeharo konforme nago azalpen harekin.

- Ni ere bai, - posizionatu zen Mikel Lanperna bere gorputza ezin posizionatuz, (...).